IritZi aRtiKuLua
Iritzi artikulua: Omenaldi beroa jaso dute
Francoren bataloietan behartuta aritu zirenek.
• Urtero, Memoriaren bideak elkarteak, ekitaldi bat antolatzen du Igariko gainean, Frankoren diktadurak iraun zuen urteetan behartuta lan egiten egon ziren atxilotuak gogorarazteko. Aurten, gizon emakume bakoitzari lore sorta bat eta oroigarri bat eman diete.
Gizon emakume hauek Igaritik Bidazkonzerainoko errepidea eraikitzera behartuak izan ziren 1939 eta 1941 urteen artean, gerra zibilaren ondoren. Espainiako beste puntu batzuetan gauza bera egiten zen, 1939tik 1945era bitartean, kartzelan zeuden gizon gazteak, komunistak edo erregimenaren aurkakoak izateagatik atxilotuak, estatuaren aldeko lanak egitera behartu zituzten eta egoera txarrean bizi izatera derrigortu.
Pertsona hauetako bat da Fermin Uribe, gaur egun 89 urte ditu, beraz orduan hogei urte inguru izango zituen. Errepideak eraikitzen egon zen garaiaz gehienbat gosea eta hotza gogoratzen ditu. Bizitza gogorra zela dio eta askotan jateko ere ez zutela izaten. Beste omendu batek, bi urteko soldata zor diotela eta ordain diezaiotela eskatzen du. Orokorrean omendu guztiek ikuspegi antzekoa dute han bizitako urteei buruz, gogorrak izan zirela eta animaliak balira bezala tratatu zituztela. Urte haien amaieran askatasuna besterik ez zutela nahi diote.
Adibide gisa Felix Padinen historia kontatzen digute, gizon hau 1919an jaio zen Bilbon, 1937an Kartzelara eraman zuten eta sei urtez gatibu egon ondoren Miranda de Ebroko (Burgos) kontzentrazio esparrura bidali zuten. 1940.urtean, handik Iruñeara eta Iruñeatik Igarira eraman zituzten, hasieran kanpaina denda batean bizi ziren; gero,etxe zahar batean. Egunero ia hamazazpi orduz lan egin ondoren, jateko ogi zati bat eta platano erdia ematen zieten eta horren eta bizitza egoera zailen ondorioz asko eta asko gaixo hil ziren, beste batzuk ihes egiten saiatu eta harrapatu ezkero, erail egiten zituzten. Felixek daukan oroitzapen on bakarra emaztegaia bisitan etorri ziezaionekoa izan zen.
Nire ustez, ondo dago hau bezalako ekitaldiak antolatzea, benetan gaizki pasa zuen jendea gogoraraztea eta beraien historia entzutea, bestela berriro gerta litezkeelako horrelako ankerkeriak.


Zabaldu
del.icio.us